Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Korporazio informazioa

Xedea - Ikuspegia - Balioak

Xedea

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari (GES) atxikita dagoen zuzenbide publikoko erakunde autonomoa da.


Xede du arreta integral eta pertsonalizatua eskaintzea GESek bere esku uzten dituen pertsona guztiei eta, bereziki, premia konplexuagoak dituztenei. Horretarako, kalitatezko zerbitzu eta baliabide sozial espezialitazatuak eman eta segurtatzen ditu, zeinak laguntza bat izaten baitira bai erabiltzaileentzat, bai familiarentzat, bizimodu duina izateko, betere beren eskubideen eta beren ahalmenak garatzearen aldekoa den ingurune batean bermatuta.

Hartara, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak laguntza ematen du herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko eta Bizkaiako gizartearen garapen integral, zuzen, solidario eta jasangarria bultzatzeko, horixek baitira Foru Aldundiaren oinarrisko helburuak.

Ikuspegia

Gaurko testuinguru ekonomikoan eta etengabe aldatzen ari den arau-ingurune batean, GUFEk Gizarte Ekintza Sailaren tresna arin,eraginkor eta efizientea izan nahi du; hain zuzen ere, pertsona erabiltzaileei erantzun pertsonalizatu, berritzaile eta jasangarriak eskaintzeko gauza izango den tresna, halako moduz non pertsona horiek sentituko baitute GESek  beren ongizatearen alde lan egiten duela eta beren eskubideak zaintzen dituela.

Bestalde, GESek nahi du Bizkaiko herritarren hauteman dezatela GUFEk balio erantzi bat ematen diela, eta erreferentziako erakunde bat dela,ematen zaizkion baliabideen erabilera arrazoiak, efiziente eta jasangarriarekin konprometitua; pertsona profesional kualifikatu urbil eta irisgarriek osatua; sortzen duen ezagutza gizartearekin partekatzen duena, eta bere zerbitzuen hobekuntza etengabean inplikatzen dena, EFQM erabateko kalitatearen Europako eredua erreferentziatzat harturik..

Balioak 

 

Ikusi informazio hau Irakurketa Errazean

 

Gora

© 2017 GUFE