Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gallarta Laguntza Zentroak adinekoentzako laguntzan euste fisikoa minimizatzeko metodoa ziurtatu du

2018/03/09

Emateko ekitaldian, zeinean Gizarte Ekintza Saileko diputatu Isabel Sanchez Roblesek ere parte hartu zuen, Gallartak Libera Duinak-Euskarri gabeko Zentroaren ziurtagiria jaso zuen.

Ziurtagiria Libera-Care Arauaren III. Faseari dagokio, eta Arau honen aintzatespenik altuena da.

Libera-Care Arauaren bidez, erakundeak tresnak ditu pertsonaren ongizatean oinarritzen den euskarririk gabeko zainketa-arreta emateko, era berean, adierazleak identifikatzen, kuantifikatzen eta baloratzen laguntzen dio. Arauak jarraibideak ematen ditu ahalmenak gutxitzeko euskarrien kudeaketa zorrotza bermatzeko, baita haiek desagertzeko aukera ere.

Gallarta laguntza zentroa orain dela bi urte hasi zen metodologia hau ezartzen, eta, ahalegin eta dedikazio handiaren ondorioz,  euste-neurriak ez ezik erorketak eta haien ondorio larriak gutxitzea ere lortu dute.

Gizarte Ekintza Saileko diputatu Isabel Sanchez Robles Gallartara joan zen zentroko erabiltzaileak agurtzera, profesionalak zoriontzera, eta, bide batez, ziurtagiria emateko ekitaldian egotera. Foru diputatuak berretsi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak pertsonaren ongizatean, autonomian eta duintasunean oinarritzen den laguntza-eredu baten alde hartutako konpromisoa, eta azpimarratu zuen euste-neurrien erabilera murriztea eta pertsonen segurtasuna funtsezkoak direla.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2018 GUFE

Ulerturta