Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Herritarren arreta

Erabiltzaileen betebeharrak

64/2004 DEKRETUA, apirilaren 6koa, euskal autonomia erkidegoko gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen duena.

Gufe zentroetako erabiltzaileen betebeharrak

Erabiltzaileen, familiakoen edo legezko ordezkarien betebeharrak honakoak dira:

  1. Zentroan ezarritako arauak eta aginduak ezagutzea eta betetzea.
  2. Zentro barruan elkarbizitza arauak betetzea.
  3. Zentroko profesionalak, beste erabiltzaileak eta horien laguntzaileak errespetu guztiz tratatzea.
  4. Instalazioak zaintzea, egoki erabiltzea eta Zentroko bizigarritasuna mantentzen laguntzea.
  5. Beharrezko eta egiazko informazioa igortzea euren beharrak ebaluatu ahal izateko, eta, dagokionean, arreta plan indibiduala egiteko.
  6. Euren arreta plan indibiduala egiten laguntzea.
  7. Zerbitzu bat eskaintzeko ezarritako datak eta orduak errespetatzea, eta, dagokionean, aurrez adieraztea aurreikusitako data aldatu beharra dagoela, zerbitzuan gorabeherarik sor ez dadin.
  8. Zerbitzuen eta tasen zenbatekoa zuzen ordaintzea, indarrean dagoen araudiaren.

 

Ikusi informazio hau Irakurketa Errazean

Gora

© 2025 GUFE