Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundakak Arriaga eta Abandoko geltokia bisitatu ditu.

2023/01/12

Mundakako neska-mutilek txango ederra egin zuten Bilboko bi leku esanguratsuenetan.

Arriaga Antzokira egindako bisitan, normalean jendeak sartzerik ez dituen hainbat areto bisitatu zituzten, hala nola Orient Express aretoa edo Isabelina aretoa. Opera-jantzien erakusketa ikusteko aukera ere izan zuten, hall handiaz eta besaulki-patio bereziaz gain.

Bilboko txangoak Abandoko geltokian jarraitu zuen, hiriko garraio-trukagailu nagusian. Tren-geltoki honetako joan-etorrien giroaz gozatu zuten, baita atarian dagoen beirate famatuaz ere, hiriko bizimodu eta ohiturekin.

Indarberritzeko eta txango-egun polit hau ospatzeko, mokadutxo bar hartu zuten hiriko erdiguneko terraza batean.


Itzuli

© 2023 GUFE