Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioa Laguntza Zentroak "Gizarte-interrelazioa eta ingurunearekiko harremanak" ekimena garatu du

2016/12/14

Ekimen hori zuzendua dago harreman gabeziak, psikopatologiak, eta kasu batzuetan, familia-babes eskasa duten erabiltzaileentzat.

Gizarte-interrelaziorako eta ingurunearekiko harremanetarako programa Terapia Okupazional eta Gizarte Langintza departamentuen arteko lanarekin egiten da.

Lortu nahi diren helburuak dira, besteak beste, autonomia pertsonala  eta taldeko eta inguruko harremanak  bultzatzea.

Horretarako, astean behin, programaren parte-hartzaileekin irteera bat egiten dute. Irteerak mota desberdietakoak izaten dira: herritik paseoak, erosketak edo beharrezkoak diren gestioak egiteko laguntza, bisita kulturalak, inguru naturaletako ibilbideak, Zentroko txangoak, etab.

Programak urte bat darama eta bai balorazioa eta harrera oso ona izan da. Erabiltzaileek interes handia jartzen dute eta haien partaidetza handia izaten da. Profesionalen ustetan, ongizatea  eta zentroko harremanak hobetze aldera, eragin handia izan du.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta