Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

GUFEren zentroek Inauteria ospatu dute

2023/03/01

Mozorro koloretsuak, jai alaiak, ibilaldiak herrian zehar… Jarduera ugari antolatu zituzten Inauteriak ospatzeko.

 Errekalden, aurtengo mozorroaren gaia honakoa izan zen: pailazoak. Polit-politak zeuden guztiak, mozorro alai eta koloretsuak jantzita. Festa girotzeko, musika eta mokadu goxoak egon ziren.

Bekoetxek mozorro-lehiaketa antolatu zuen. Ohiko tostadez gain, Sokolé perkusio-taldearen animazioa izan zuten.

Mundakan ospe handiko herri-tradizioan hartu zuten parte, Atorrak eta Lamiak lagun. Soinean zeramatzaten mozorroak eurek diseinatu eta presatutakoak ziren.

Zumelegin, Elorrioko plazan antolatu zen festan parte hartu zuten. Arratsaldean, Zentroan bertan, dantzaldia egin zuten. Gainera, inauterietako tostadak eta txokolatea izan zituzten.

Gordexolako pilotalekua ebakuntza-gela guztiz berezia bihurtu zuten Zubieteko neska-mutilek.

Itzuli

© 2023 GUFE