Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxen udaz gozatu dute hainbat jarduerarekin

2025/9/1

Ondo pasatzea, bizikidetza eta ingurunearekin kontaktuan egotea sustatzeko jarduerak antolatu zituzten.

Antolatutako irteera batean Deriora joan ziren, eta bertako natura ingurunearen edertasunaz eta elkarrekin aire zabalean egoteaz gozatzeko aukera izan zuten. Jardunaldia amaitzeko, Baserri Antzokia jatetxean bazkaldu zuten, eta giro umoretsuan eta barreka, anekdotak partekatu zituzten.

Gainera, ohitura denez, zentroak udako jaia ospatu zuen ikasturteari amaiera emateko. Ekitaldian oso giro alaia egon zen eta jendearen parte-hartzea handia izan zen. DJ Paco musikaz arduratu zen, eta berak aukeratu zituen kantei esker, bertaratu zirenek, jai-giroan, ezin hobeto pasatu zuten eta dantzan aritu ziren.

Itzuli

© 2025 GUFE