Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek eta Lurgorrik Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta, sentsibilizazio jardunaldian parte hartu dute

2017/10/30

Oraingoan, Barakaldon ospatu zen eta parte-hartzaileek hainbat kirol egokituko jarduerez gozatu ahal izan zuten, baita perkusio-tailer batean parte hartu ere.

Hartutako Kalte Zerebralaren (HKA) Egunarekin bat eginez, ehunka pertsonek parte hartu dute Barakaldo Herriko Plazan antolatu den sentsibilizazio-jardunaldian. Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuen; Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen (GUFE) bitartez, eta bertan, HKA duten pertsonek eta Hartutako Kalte Zerebralaren Bizkaiko Elkarteak (ATECE) parte hartu dute.

Ekimenean, Jose Estevezek, Bekoetxeko erabiltzaileak, berak idatzitako jakinarazpen bat irakurri zuen. Horren bitartez, gizartean duten agerikotasuna aldarrikatu zuen, baita beraien integrazio eta parte-hartze soziala ere. (Behean irakurri daiteke jakinarazpena)

Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Isabel Sánchez Roblesek, baieztatu du Bizkaiko Foru Aldundiak jarraitu egingo duela errealitate hau ikustarazten eta beharrezkoak diren ekimen guztiak bultzatzen. Era berean, adierazi du erakundeak konpromisoa duela "zuen bizitza proiektuak errealitate bihurtzen laguntzeko, Bizkaia inklusibo baten alde egiten dugulako, proiektu guztiek lekua duten Bizkaiaren alde, gaitasunen menpe egon gabe".  Horrez gain, GUFEko zentroetako eta baliabideetako langileen lana, hurbiltasuna eta arreta nabarmendu ditu; eta eskerrak eman ditu lan horrengatik  guztiagatik.

Hainbat jarduera antolatu ziren Barakaldoko Herriko Plazan, eta hala, bertan batu diren pertsonek kirol egokituko hainbat jardueretan parte hartu zuten: txirrindularitzan, saskibaloian, boccian eta mahaiko tenisean, esaterako. Bidaideak elkarteak eta Bidaideak Bilbao BSR gurpildun aulkiko saskibaloi-taldeko zenbait kidek laguntza eskaini nahi izan zuten, eta sentsibilizazio-jardunaldi hauetan parte hartu zuten. Bertan, agerian utzi nahi izan da kirola desgaitasun ezberdinak dituzten pertsonen bizi proiektuetan baliabide inklusiboa dela. Goizeko programarekin bukatzeko, perkusio afrikarreko tailer bat egon zen.

Ikusi argazkiak

Ikusi bideoa

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta