Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek udaberriko festa ospatu zuen

2017/06/09

Urtero bezala, Bekoetxek udaberriari ongietorria emateko festa bat antolatu zuen.

Zentroa apaindu zuten, eta parte hartzaileek  kolorea eman zioten udaberriko apaingarriak eramanez: txapelak, lorez egindako lepokoak, etab.

Festaren ekintza nagusia “Bekotrivial” deritzona izan zen, trivial berezi bat; inguruari eta kulturari buruzko galderekin, baita pertsona ezagunen galderekin ere…

Erabiltzaile guztiek, taldeka jarrita, parte hartu zuten. Galderak erantzuteko, talde bakoitzak ordezkari bi aukeratu zituen.

Lehiaketa gogorraren ondoren, sariak banatu zituzten. Ondoren, festarekin jarraitzeko, palomitak eta freskagarriak edaten zituzten bitartean, umorezko pelikula bat ikusi zuten.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta