Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegik urteroko jaia ospatu du berriz ere, oraingoan euskal kulturan oinarritua

2026/6/24

Urtero bezala, Zumelegik bere urteroko festa tematikoa egin du, eta parte hartze handiak, pozak eta bizikidetzak laburtzen dute egun handi hori.

Aurtengo edizioan, euskal gaiak izan dira hizpide; hemengo tradizioak, kultura eta gastronomia goraipatzeko.

Ospakizunari hasiera emateko, parte hartzaileek, goiz partean, euskal herri kirolez gozatu ahal izan zuten. Jardueren  artean, artaburuen bilketa, txinga eroatea eta sokatira herrikoia nabarmendu ziren, eta txalo zaparradak eta une alaiak sortu ziren. Ahalegin fisikoaren ondoren, jai-giroak jarraitu zuen musikaren erritmoan. Unerik berezienetako bat trikitixaren emanaldia izan zen, euren lagun Iratxeren eskutik. Trikiaren doinuek bertaratutako guztiak animatu zituen.

Egunari amaiera emateko, ezin zen sagardotegiko menua falta, eta plater tradizionalek hartu zuten lekua, besteak beste: bakailao-tortilla, txorizo egosia eta irasagar bidezko gazta-postre klasikoa.

Bapo-bapo bukatu zuten jaia, baita egun zirraragarria bizi izanaren sentsazioarekin ere.

Itzuli

© 2026 GUFE