Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gufek autismoa duten pertsonentzako lehen zentroa zabaldu zueneko 25. urteurrena (Madarias - Uribarri - Errekalde)

2015/05/12

Pasa den ostiralean, Errekalde Laguntza Zentroak festa bat antolatu zuen 25. urteurrena ospatzeko.

1990. urtean zabaldu zen Madarias izenarekin Erandio Goikoan dagoen baserri batean. 2005. urtean Bilboko Uribari zentrora joan ziren, eta 2013. urtetik, Derion daude Errekalde Laguntza Zentroa izenarekin.

23 erabiltzaile dira, eta horietatik 13 zentroan bizi dira zabaldu zenetik.

Festan, zentroko profesionalek, erabiltzaileek eta familiakoek hartu zuten parte. Instituzioen aldetik, Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako foru diputatua, Olga Maiz desgaitasunen bat duten pertsonentzako zentroen atalburua, Jon Etxebarria Gufeko gerentea eta Inmaculada Loroño desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko zerbitzuen dibisioko burua. Gonbidatuen artean egon ziren, besteak beste, Natxo Ruiz Apnabiko gerentea, Porfirio Hernández zentroko psikiatra 1990etik 2013ra arte eta gaur egungo psikiatra den Javier Pastor.

Inaugurazioan, Lourdes Garcia zuzendariak, zentroari buruzko historiaren laburpena aurkeztu zuen eta Pilar Ardanzak, profesionalak, erabiltzaileak eta familiak zoriontzeko eta guztiei eskerrak emateko hitzak eduki zituen.

Jarraian, zentroan egindako bideo bat ikusi zuten. Bideoko protagonistak erabiltzaileak eta profesionalak dira. Ondoren, zentroaren 25 urteen historia jasotzen duen diapositiba bilduma  ikusteko aukera izan zuten.

Goizaren amaieran luncha egon zen eta erabiltzaileek egindako esku lanen erakusketa. Arratsaldean, magia ikuskizunak eta txokolatada goxo-goxoak eman zioten amaiera bikaina 25. urteurren hunkigarri honi.

Ikusi argazkiak

 

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta