Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioa hainbat jarduera eta irteera antolatu zituen apirilean zehar

2019/05/09

Zentroko erabiltzaileak, Bilboko Zaharreko kaleetatik paseoan ibili ziren eta Erriberako Merkatua bisitatu zuten, antzezlan bat ikusi zuten eta abar...

Jarduera horien artean, azpimarratzekoa da Bilboko Erriberako Merkatuara egindako bisita, joan den apirilaren 4an. Zentroko erabiltzaileak eta langileak produktuz beteriko postuetatik ibili ziren eta hamaiketakoa egin zuten dastaketa-gunean. Eguraldia lagun zutenez, Alde Zaharreko kaleetatik paseoan ibili ziren, eta Santiago Katedral ospetsua bisitatu zuten.

Apirilaren 24an, asteazkena, zentroko kaperan bildu ziren ALARA elkartearen antzezlan bat ikusteko. Antzezlan horretan, ikusleek parte hartzeko eta antzezteko aukera izan zuten.

Ingurumenarekin lotutako tailerretan, gertuko landa-ingurunea ezagutzeko irteerak antolatzen dira. Irteera horiek, antzerki eta musika jarduerak, eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko jarduerak dira ohikoenak. Izan ere, jarduera horiek zentroko erabiltzaileen garapenean eta aisialdian laguntzen dute.

Ikusi argazkiak.  

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta