Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Ekintzak eta irtenaldiak Leioan maiatzean

2019/06/05

Maiatzean erabiltzaileek ekintza askotan parte hartu zuten

Zentroak aldizka antolatzen dituen ohiko ekintzez eta ikastaroez gain (musika, antzerkia, irakurketa erraza, belaunaldien arteko programa, ingurunearekiko harremanak, etab.); maiatzean, “Euskotarrak” abesbatzaren bisita izan zuten hilaren 9an, eta Andoni Baraño tenorearena hilaren 15ean.

EITBren egoitza ere bisitatu zuten erabiltzaileek, eta interés handikoa izan zen. Bi taldetan, instalazioak eta programak egiteko lanak ikusi ahal izan zituzten.

Maiatzaren 31n bisitari bereziak joan zitzazkien zentrora: ADSIS fundazioko boluntarioek, haien ikasketetan trebatzeko, ilea moztu eta apaindu zieten erabiltzaileei. Dotore-dotore utzi zituzten.

Eta, ohi bezala, bihileko urtebetetze-egunen ospakizuna, senitarteko eta lagunekin. Giro ederra izan zen eta ohiko txokolate janaz gozatu zuten konpainia onean. 

 Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta