Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundakak esperientziaz, dibertimenduz eta partaidetzaz beteriko uda bizi izan du

2026/10/8

Jardueraz, elkarbizitzaz eta esperientzia berriez betetako udaz gozatu dute Mundaka Laguntza Zentroan.

Gehien espero zuten uneetako bat hondartzako txangoak izan ziren. Itsasoaz gozatzeko aukera izateaz gain, paseoak eta  aire zabaleko jolasak egin zituzten. Ingurune natural ezin hobean erlaxatzeko uneak izan ziren.

Udako programazioan, Gure Zirkua ere ikusi ahal izan zuten, euskara hutsez sortutako lehen zirku ibiltaria. Emozioz, umorez eta sorpresaz beteriko esperientzia izan zen, eta bertaratutako guztien gozagarri izan zen. Artista, akrobata eta pailazoen emanaldiek irribarre ugari sortu zituzten, eta oso oroitzapen berezia bihurtu zen. Beste jarduera nabarmenetako bat Urdaibai ingurua ezagutzeko txangoa izan zen, Kantabarri ontzian. Ibilaldian, inguru natural hori ezagutzeko aukera izan zuten, paisaiaz, inguruko biodibertsitateaz eta inguruari buruzko azalpenez gozatuz. Gainera, taldeak herriko bizitzan bete-betean parte hartu nahi izan zuen herriko jaietako tortilla lehiaketan parte hartuz. Ilusio handiz eta taldean lan eginez, beren elaborazioak prestatu zituzten, jai egun bat partekatu zuten auzokideekin eta, beste behin ere, jarduera komunitarioetan parte hartzeko gogo bizia erakutsi zuten.

Itzuli

© 2026 GUFE