Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak Zumelegiko erabiltzaileek egindako margolanen erakusketa bisitatu du.

2022/04/21

Apirilean, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, Zumelegi zentroko egoiliarren pinturen erakusketa egongo da ikusgai.

Zentroko egoiliarra den Ana María Marañón artista bilbotarrak azken urteotan egindako lanak ere egongo dira erakusketa horretan. Biziz eta kolorez beteriko lana da Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak bisitatu duena. Murillok adierazi duenez, zentroko egoiliar batzuek beren lanen erakusketa egingo zutela jakin zuenean, ez zuen zalantzarik eduki erakusketa babestu behar zuela, eta egunero terapia eta aisialdiko jardueretan, esaterako, pintura tailerretan, egiten duten lanaren balioa nabarmendu beharra zegoela.

Erakusketa Elorrioko Udalaren eta Zumelegiren arteko lankidetzaren emaitza da, eta oso argi bereizitako bi gune ditu. Lehenengoan, zentroko erabiltzaileek azken hilabeteetan egin dituzten lan abstraktuagoak ikus daitezke. Bigarrenean, Ana Mª Marañónek egindako hiribilduko monumentu, jauregi eta txokoen koadroak erakusten dira.

Sergio Murillorekin batera, David Latxaga Guferen gerentea eta María Herrero Elorrioko alkateordea ere joan ziren bisitara.

Erakusketa apirilaren amaierara arte egongo da ikusgai Iturri Kultur Etxean.

 

Itzuli

© 2022 GUFE