Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundakak Familien Eguna ospatu du, San Antonio egunarekin batera

2024/06/20

Zentroak jaia antolatu zuen, Familien Eguna ospatzeko.

Erabiltzaileek, gogo biziz eta arduraz, hainbat koreografia prestatu zituzten, eta alaitasunez eta kolorez bete zuten haien familiei egindako ongietorria.

Dantzan duten talentua erakusteaz gain, artisau-artelan txikiak ere sortu zituzten, eta familiakoei oparitu zizkieten esker ona eta maitasuna erakusteko.

Jai-egunak askaria ere izan zuen, zentroko patioan eta aire-zabalean; eta bertan, guztiok batera, giro bero eta familiarra izan zuten.

Ekitaldiari magia gehitzeko, Oscar Duran magoak bere trikimailu eta ilusioen errepertorioa zabaldu zuen, eta bertaratutako guztien arreta eta txaloak jaso zituen.

Itzuli

© 2025 GUFE