2019/11/26
2019ko "Zuri gerta dakizuke, edonori gerta dakiguke" lelopean, Bekoetxe zentroak hainbat jarduera eta tailer antolatu zituen jardunaldi ludiko eta informatibo baten barruan. Bertan, zentroan praktikatzen dituzten trebetasunak erakutsi ahal izan zizkieten erabiltzaileek bertaratutakoei.
Tailerrak (sexualitatea, saskigintza, Irakurketa Erraza, txirrindularitza egokitua) eta erabiltzaileek egindako lanen erakusketa bat, gizarte-ingurunean HKZ sentsibilizatzen eta ikusarazten lagundu zutenak.