Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Administrazio-kontratazioa

Ohiko Galderak

Zer da IFASen Lizitazio Elektronikorako Plataforma?

IFASen Lizitazio Elektronikorako Plataforma bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkeztea ahalbidetzen duen sistema da. Helburua segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari buruzko lege berme guztiekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.

IFASek plataforma honen bitartez, batetik, barneko kudeaketa arintzen du eta, bestetik, administrazio izapideak errazten ditu.

Lizitatzaileek lizitaziorako agiriak aurkez ditzakete, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lor dezakete eta jakinarazpenak jasoko dituzte. Horiek guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte, joan-etorriak saihestuz.

Zer behar dut eskaintza elektronikoa aurkezteko?

Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Ziurtagiri hori pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, eskaintza egiten duen pertsonaren enpresaburua edo ordezkaria edo ahalduna bada.

Kontratatzailearen profilera sartu, lizitatu nahi den eskaintzara, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak bete.

Zer ziurtagiri elektroniko mota erabil daitezke?

IFASek onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Lotura honetan ezaugarri teknikoak egiazta ditzakezu, onartutako ziurtagiri elektronikoak barne.

Eskaintzak elektronikoki bidaltzeko baimenen bat eskatu behar al dut?

Ez da baimen berezirik behar; nahikoa da lizitazioaren xede den kontratuari buruzko administrazio baldintza berezien agirian berariaz aipatzea eskaintzak elektronikoki aurkeztuko direla eta hala onartzen dela, eta sisteman ziurtagiri elektronikoarekin behar bezala identifikatzea.

Nola aurkezten dira eskaintzak elektronikoki?

Eskaintzak web-inprimaki batetik zuzenean nabigatzailetik aurkezten dira. Lizitazio bakoitzean kontratatzailearen profiletik, lizitazio elektronikoko web-helbide bat aurkituko duzu, eskaintza prestatzeko eta bidaltzeko behar den informazio guztia jasotzen duen eskaintza-eskaera baten formulariora sartzeko. Ez da beharrezkoa eskaintza ekitaldi bakar batean egitea. Plataformak eskaintzak partzialki egiteko aukera ematen du, eduki zifratua pasahitzaren bidez gordeta behin betiko bidali arte.

Nork sinatzen ditu eskaintzak?

Askotan gertatzen da eskaintza egin eta bidaltzen duen pertsona ahaldun sinatzailearen berdina ez dela.

Plataformak sinatzaile bat aukeratzea eskatzen du eta horrek eskaintza bidaltzean erabili den sinaduraren ziurtagiri elektronikoarekin bat etorri behar du, baina ohiz jarduera hori ez du ahaldunak egiten.

Halakoetan, Legeak xedatutakoari jarraiki, nahitaez eskaintza elektronikoa lizitazioetarako enpresan ordezkaritza duten ahaldunek sinatuko dute. Beraz, bi aukera daude:

ABEEaren kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen pertsona ordezkariari alta emango zaie. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.

Zer gertatzen da enpresa batean eskaintzak aurkezteko ahaldun bakarraren sinadura baliozkoa ez denean eta modu mankomunatuan sinatu behar dutenean eta, ondorioz, bi edo ahaldun gehiagok sinatu behar dutenean?

Eskaintzak aurkezteko formularioak, eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du, bakoitzak bere ziurtagiria erabiliz. Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalmena izan behar dute.

Agirien kopia digitalizatuak aurkez ditzaket?

Eskatzen den dokumentazioa enpresaren ahaldunak digitalki sinatua egongo da, lehentasunez, PDF formatuan.

Paperean dagoen dokumentazioa aurkeztu behar denean eta, ondorioz, digitalizatzea eskatzen duenean, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez originalarekiko zehaztasuna bermatuz aurkez daiteke. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta salbuespenez partikular interesdunari agiri edo informazio originala aurkeztea eska diezaioke.

Nola prestatu behar da eskaintza?

Lehenik eta behin, eskaintza elektronikoki aurkezteko web-formulariora sartu beharko da. Inprimaki hori eskaintzan aurkeztu beharreko informazio guztiarekin konfiguratuta egongo da, eta, beraz, eskatzen zaigun informazio eta dokumentazio guztia bete beharko da.

Eskaintzak Kontratatzailearen Profilean ezarritako epean aurkeztu behar dira.

Noiz jotzen da eskaintza aurkeztutzat?

Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza elektronikoki egin beharko du, itxi eta sinatu, eta lizitazio elektronikoko plataformara bidali, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoaren frogagiria eskuratuta.

Lizitatzailearen ekipoan eskaintza ixteak ez du esan nahi eskaintza inola ere bidaliko denik, eta eskaintza plataformara bidali ezean, eskaintza ez dela aurkeztu ulertuko da.

Eskaintzak asteko 7 egunetan, 24 orduz aurkeztu ahal izango dira; eskaintza aurkezteko eguna eta ordua Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoak emandako frogagirian agertzen direnak izango dira, eta bat etorriko da eskaintza jasotzen den unearekin.

Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidali ahal izango dira, osorik, momento berean, edo bi pausutan. Lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa igorriko da, eta hura jasotzean haren aurkezpena egintzat joko da ondorio guztietarako, eta, ondoren, eskaintza gehienez ere 24 orduko epean bidali beharko da; bigarren bidalketa hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza bertan behera utzi dela ulertuko da.

Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, eskaintzaren tamainaren ondorioz eskaintza transmititzeko zailtasunak, sarearen konexio-arazoak eta abar aurreikusten direlako, eskaintzaren aztarna digitala bidali beharko dute eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen; nolanahi ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzeko.

Eskaintzaren aztarna digitalak (enpresa lizitatzaileak sinatua) egiaztatzeko haren edukia ez dela aldatu enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik aukera ematen du.

Eskainzaren edukieran sartu ezin bada artxiboa kaltetuta dagoelako, lizitatzailearen ekipoan automatikoki sortutako kopia lokalera jo daiteke, eskaintzaren aztarna digitala (hash) kontratazio-organoaren esku dagoenarekin bat datorrela egiaztatuz.

Zer egin behar da publizitaterik gabeko espediente negoziatuan parte hartzeko gonbita jaso badugu?

Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko egoitza elektronikora joan behar da, eskaintza prestatzeko behar den dokumentazioa eskuratu ahal izateko. "Nire kudeaketak", "Nire lizitazio elektronikoak" atalean, eta "Egiteke" fitxan identifikatu ondoren. Hortik aurrera, lizitazio elektronikoko beste edozein espediente motatan bezala jokatu beharko da.

Nor sar daiteke nire datuetara?

Lizitazio elektronikoari begira, eskaintzak aurkezteko aplikazio informatikoak aurkezten diren datu guztiak enkriptatzen ditu, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko. Bakarrik IFASek berariaz baimendutako langileek aurkeztutako datuak lortu ahal izango dituzte.

Datu pertsonalak tratamendu automatizatua izango dute eta IFASen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Beraz, bakarrik eta esklusiboki fitxategian deskribatutako helburuetarako erabiliko dira.

Nola lortu laguntza kontratazio prozesuan gorabeheraren bat gertatuz gero?

Sartu Euskarria atalean.

Gora

© 2024 GUFE